XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrhenius-en teoria Disoluzioen propietate elektrikoak azaltzeko, 1887.ean Arrhenius-ek bere teoria presentatu zuen.

Teoria honen arauera, - Elektrolitoak, disoluzioan edo fundituz daudenean, partzialki disoziatuta daude, ioi negatibotan eta ioi positibotan, karga totala zero delarik.

Adibidez: ioi posit. + ioi negatiboak.

- Disoluzioen karga-eramaleak ioiak erradikaleak formatzen dituzten atomoak eta atomo-taldeak dira.

Adibidez, delakoa osatzen duten erradikaleak eta dira.

Beraz .

- Ioiek elkarindependienteki aktuatzen dute, eta beren propietate fisiko-kimikoak ez dute zerikusirik beste ioien edo jatorrizko substantzien propietateakin.

- Elektrolito baten disoziatzea prozesu errebertsiblea da, hots, ioiak berriz elkarkonbina daitezke jatorrizko substantziak emateko.

Prozesu errebertsible hau ekilibrio baten gisan trata daiteke.

Teoria hau oso eztabaidatua izan zen, eta soilik 1900.etik aurrera onhartua izan zen.

Ez-onhartzearen arrazoi nagusia hau izan zen: Demagun =nAc=l delakoaren disoluzio bat.

Nola egongo dira Cl-zko eta Na-zko atomoak (edo ioiak) uretan, hain erreaktiboak izanik? Erantzuna: hidratazio (solbatazio) energiaren kausaz, ioiak egonkorrak dira.